RR Lyrae izar aldakor

RR Lyrae izar aldakor

RR Lyraeren argi-kurba tipikoaren ilustrazioa.
Behaketa data
Garaia J2000      Ekinokzioa J2000
Konstelazioa Lyra
Igoera zuzena 19h 25m 27.91285s[1]
Deklinazioa +42° 47′ 03.6942″[1]
Itxurazko magnitudea (V)7.195[2] (7.06–8.12)
Ezaugarriak
Astrometria
Zehaztasunak
Metaltasuna [Fe/H]–1.16[3] dex
Beste izendapenak
RR Lyr, 2MASS J19252793+4247040, NLTT 47799, HD 182989, BD+42°3338, HIP 95497, SAO 48421, LTT 15677[4]
Datubase erreferentziak

RR Lyrae izar aldakorrak, hala euren eredua RR Lyrae delako deituak, A eta F arteko espektru motako izarrak dira, euren erradioan aldaketak dituztenak (pultsazio erradialak) 0,2 eta 1,2 egun bitarteko periodoekin eta 0,2 eta 2 magnitude arteko zabalerarekin (dizdira aldaketak).

Berez, nahiko izar dizdiratsuak dira. Euren magnitude absolutua 0,50etik gertukoa da (gure eguzkiarena 4,81ekoa den bitartean).

Ohi, RR Lyrae izarrei "periodo laburreko zefeida" edo "kumuluko aldakorrak" ere deitzen zaie, edozein kumulu globularretan kopuru handian agertzeagatik.

Izar hauetako gehienak galaxiako osagai esferikokoak dira, kumulu globular batzuetan ere badauden arren (batzuetan ehun baino gehiago): alabaina, beste batzuetan M13 kumuluan kasu, apenas daude hamar bat, horren arrazoia zein den ezagutzen ez delarik.

RR Lyrae izar aldakorrak distantzia adierazle bezala erabiltzen dira. Kumulu globular baten dauden mota honetako izar guztiak Hertzsprung-Russell diagramako adar horizontalean daudenez guztiek magnitude absolutu bera dutela uste da, nondik bere itxurazko magnitudea ezagututa handik gure eguzkiraino dagoen distantzia ebaz daitekeen.

  1. a b van Leeuwen, F. (November 2007), "Validation of the new Hipparcos reduction", Astronomy and Astrophysics, 474 (2): 653–664, arXiv:0708.1752, Bibcode:2007A&A...474..653V, doi:10.1051/0004-6361:20078357, S2CID 18759600
  2. Schoeneich, W.; Lange, D. (1979), "UBV observations of RR Lyr", Information Bulletin on Variable Stars, 1557: 1–2, Bibcode:1979IBVS.1557....1S
  3. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Izenik_gabekoa-1ž7oD-2 izeneko erreferentziarako
  4. Wilson, Ralph Elmer (1953), "General Catalogue of Stellar Radial Velocities", Carnegie Institute Washington D.C. Publication, Washington: Carnegie Institution of Washington, Bibcode:1953GCRV..C......0W

Developed by StudentB